GORPUTZAREN MUGAK
GORPUTZAREN MUGAK

Didaktika proiektuaren barruan, hezkuntza-espazioak diseinatzen ditu Museoak, eta jarduerak antolatzen ditu gainera, erakusketen osagarri gisa; modu horretan, baliabideak eta erremintak eskaintzen ditu, bai aretoetan bai online, erakusgai dauden obren balorazioa eta ulermena errazteko.

Nola hitz egin gorputzaz hura irudikatu gabe?

Trisha Brown dantzari eta koreografoak dantzaren eta arte plastikoen arteko mugak lausotu zituen Marrazki bat da sailean. Brownek, ikatz-ziri batzuei eusten zielarik oinekin eta eskuekin, mugimenduak egiten zituen, eta, horrela, bere jardunaren arrastoa uzten zuen formatu handiko paper baten gainean.

Huguette Caland-ek, berriz, giza gorputzaren gaia jorratu zuen forma sentsualak erabiliz: mihisearen mugetaraino hedatzen ziren tolesak, zoko-mokoak eta bihurguneak iradokitzen zituen. Haren obrek, gainera, emakumeen sexualitateren inguruko tabuak zartatzen zituzten. Gorputz-zatiak 1976, obrak zer gorputz-zati iradokitzen digu?

Huguette Caland
Fragmentos de cuerpos (Bribes de corps), 1973
Óleo sobre lienzo de lino
Cortesía Familia Caland
Foto: Elon Schoenholz