1941 New Yorkeko Museum of Modern Art museoan erakutsi zituen bere lanak. Haren obrak oso harrera ona izan zuen AEBn. Mirók apenas margotu zuen 1941 eta 1944 artean, baina paper gaineko lanen ekoizpen oparoari ekin zion urte horietan.
1944 Zeramikako hainbat lan egin zituen Josep Llorens i Artigasekin elkarlanean.
1947 Horma-irudi bat egin zuen Harvardeko Unibertsitaterako. Ondoren, beste hainbat enkargu ere egin zituen, esaterako Cincinnatiko Terrace Plaza Hotelerako eta UNESCOren Parisko egoitzarako.
1950 Mallorcan finkatu zen behin betiko. Josep Lluís Sertek diseinatu zion tailer berrian formatu handiko obrak margotu ahal izan zituen, eta teknikak eta materialak berritzeko urte batzuk lehenago abiatutako bideari jarraitu ahal izan zion.
1966 Hainbat ensanblaje egin zituen askotariko objektuetatik abiatuta, eta brontzezko eskulturak sortu zituen horiekin.
1978 Teatre de La Claca konpainiaren Mori el Merma ikuskizunerako dekoratua eta jantziak egin zituen.
1983 Joan Miró Palma Mallorcakoan hil zen.
Joan Miró eta Joan Baixas La Claca konpainiaren tailerrean Mermaren zaldia margotzen, 1976.
Fondo Fotogràfic F. Català-Roca – Arxiu Històric del Col·legi d’Arquitectes de Catalunya.