EHUN-ARTEA. FUNTZIONALTASUNAREN ETA ARTISAUTZAREN ARTEAN
EHUN-ARTEA. FUNTZIONALTASUNAREN ETA ARTISAUTZAREN ARTEAN

Didaktika proiektuaren barruan, hezkuntza-espazioak diseinatzen ditu Museoak, eta jarduerak antolatzen ditu gainera, erakusketen osagarri gisa; modu horretan, baliabideak eta erremintak eskaintzen ditu, bai aretoetan bai online, erakusgai dauden obren balorazioa eta ulermena errazteko.

Antzinako teknika bat erabiltzea diseinu modernoak egiteko?

Ehungintza-lantegiak garapen garrantzitsua izan zuen Bauhaus eskolan. Han ibilitako artista batek, Anni Albers-ek, tapiz abstraktu bat sortu zuen 1929an. Zelofana, Chenille haria eta kotoia nahastuz, hautsa uxatzeko eta soinua isolatzeko balio zuen oihal-mota bat sortu zuen tapiz horretarako. Material horixe erabili zen Alemaniako Merkataritza Sindikatuen Eskola Federaleko (Bernau, Alemania) entzungelako hormak estaltzeko.

1970eko hamarkadaren hasieraz geroztik, Europako eta AEBko artistek pieza handi-handiak ehundu zituzten; artelan horiek Fiber Art izenburupean multzokatu ziren. Aurèlia Muñozek hainbat teknika baliatu zituen, hala nola patchworka eta brodatua; halaber, makrame-pieza erraldoiak egin zituen: Aireko izakia 1976, lanean, esaterako. Pieza horretan espazioa eta materia aztertu zituen, eta artisautza-teknika horrek espazioa egituratzeko eta eraikitzeko ematen dituen aukerak landu zituen.

Anni Albers (design) Sound-absorbing and light-reflecting wall-covering material, with diagram indicating light reflection, 1929
Photo probably by Walter Peterhans