Didaktika proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza-jarduerak eta -eremuak diseinatzen ditu, erakusketen osagarri gisa, eta jarduera eta eremu horiek tresna ugari eskaintzen dituzte, bai erakusketa-aretoetan, bai online, jendeak hobeto uler ditzan artistak eta haien lanak.
Urte eroak, 1920ko hamarkada erakusketarako diseinatu den hezkuntza-online gune honek, Café Reinhardt bihurturik, arte eszenikoek izan zuten garrantzia azaltzen du. Izen hori antzerki modernoko eta zinema-sorkuntzako iraultzaile handi honexetatik zetorkion: Max Reinhardt. Berlin, Madril, Paris eta Vienako kafetegiak topagune bihurtu ziren Lehen Mundu Gerraren osteko urteetan, elkartzeko, hizketan aritzeko eta aisiarako; ingurune egokiak ziren gogoetak, ideiak, berrikuntzak eta azken albisteak sortu eta zabaltzeko: emakumeen boto-eskubidea, garraioen eta komunikabideen garapena, neurozientziako ikerketak, Josephine Baker Europako agertokietara iritsi izana, edo Fritz Lang bezalako sortzaileen zinemagintza, besteak beste. Gerrarteko aldi bizkorgarri hori desegin egin zen 1929ko ekonomiaren krisiaz eta Europako faxismoen aurrerakadaz.
Gune honetan orduko egunkari-aldizkarietako azalen sorta hautatua eta aldi horretako Ameriketako Estatu Batuei buruzko ikus-entzunezkoa aurkituko dituzu garai hura ilustratzeko. Guneak arte eszenikoak omentzen ditu, eta 1920ko hamarkadan Europan bizi zen testuingurua erakusten du. Etorri deskubritzera!
Adolf Loosek diseinatutako Café Capua kafetegiaren barrualdea. Viena. Argazkia: L Magno, 1913. Getty Images Archive.