Bigarren solairua
Marrazkia da Abigail Lazkozen (1972) obraren giltzarria. Bere hasierako zuri-beltzeko lanek baliabide-urritasuna dute bereizgarri eta, haietan, lan egiteko askatasuna gailentzen zaio euskarriari. Marrazkiek, erakusgai dauden aretoko hormen neurrietara egokituta, mural edo instalazio baten hedadura hartzen dute batzuetan; hala, marrazkian barrena “ibiltzeko” eta eszenan parte hartzeko aukera ematen dute.
2007an, ordea, mural gisa aurkeztu zen obra Museoan, zuzenean hormen gainean marraztuta. Egungo formatuan —paper gaineko marrazkiak— eskala intimoagoa du, baita harreman estuagoa ere artistaren sorkuntza-prozesuarekin. Azken joeren 130.000 urte obrak hilerri baten zati bat irudikatzen du. Zenbait hobi karratu ikusten dira bertan, biribilduta ageri diren pertsonak barruan dituztela —azken horiek komikigintzako lengoaia grafikoaz marraztuak—. Lazkozen lanak nortasuna, bizitzaren geruzak eta haren amaiera, eta heriotzarekiko kezka ditu ardatz; artistak umore beltzez egiten die aurre gai horiei guztiei.