Doña Casilda parkea, Zabalgunea, Bilbo

Zabalgunea

Bilbo

Plaza Biribilean, On Diego Lopez Haro Hiriaren fundatzaileri eskainitako monumentua dago. Bertan hasten da Kale Nagusia, hiriaren ardatz nagusia eta Bilboko City delakoa. Kale Nagusian barneratuta, bankuen egoitza handien ondoan, eraikin ederrekin egingo dugu topo; baita nazioarteko diseinatzailerik onenen dendetako erakusleihoekin ere.

Ondoan, ikusi beharrekoak dira Albia lorategiak, hiriko tokirik ederren eta atseginenetakoa da.

Kale Nagusiaren erdian, Moyúa plaza dugu, hiriko ikur diren eraikinez inguratuta, hala nola, Chavarri jauregia, leiho eta balkoi guztiak desberdinak dituena; Carlton hotela; metroko sarrera deigarriak, “Fosterito” deiturikoak Sir Norman Foster diseinugilearen omenez. Moyúa plazatik abiatzen da, baita ere, Ercilla oinezko kalea, Bilboko gune komertzialenetakoa eta Indautxu plazan amaitzen dena.

Jesusen Bihotza, berrogeita hamar metroko altuerako eskultura, Zabalgunearen amaieran dago. Bertatik, San Mamesera iritsi arte jarrai dezakegu.