Aquarium, Donostia-San Sebastián

Aquariuma

Donostia, Euskadi

Donostiako Aquariumak Europako ozeanario hoberenetako bat dauka. 360ºko tuneldun ozeanario ikusgarrian, marrazoak ikusteko aukera dago. Horrez gain, hamar akuario inguru daude medusak, itsas zaldiak eta arrain mota ugarirekin. Ukipen-akuarioa ere badauka bisitariak bertan bizi diren animaliak uki ditzan.

Aquariumak ibilbide didaktiko oparoa eskaintzen du itsas munduan zehar, fauna eta flora eskaintza zabalari esker eta hainbat jardueraren bidez. Horien artean, itsas espezie desberdinak ezagutarazten dituzten bisitaldi gidatuak daude; baita itsasoarekin zerikusia duen guztia ere: arrantzaren historiatik hasita itsasontzigintzara helduentzat, eta joko nahiz jarduera didaktikoak umeentzat.

Zer ikusi

004 Puppy Julio 2012 1 scaled
Guggenheim Bilbao, Bilbo

Puppy