XXV
ARTEA ETORKIZUNERAKO INSPIRAZIO
Badugu zer ospatu. 2022an 25 urte betetzen dira Guggenheim Bilbao Museoa inauguratu zenetik, eta gertaera hura pizgarri handia izan zen bai hiriko bai inguruko kultura-, ekonomia-, gizarte- eta arte-alorretan. Nazioarteko ospea eta arrakasta ere berehala iritsi ziren eta, are garrantzitsuagoa dena, mantendu egin dira urteen joanean. Ezin eskertuago gaude!
Ordukoaren aldean oso bestelakoa den testuinguru honetan, Museoak ilusioz eta baikortasun errealistaz heltzen die etorkizuneko erronkei. Pandemiak ekarritako ziurgabetasuna eta mugak akuilu izan ditugu hausnarketarako, eta aukera berriak aprobetxatzera bultzatu gaituzte; azken horiek berekin dakartzate moldakortasuna, proaktibitatea eta teknologien erabilera artea hedatzen eta inspirazio-iturri izaten jarraitzeko. Lurraldeko elementu traktoreetako bat izaten jarraitzeko ere balio izan digute.
Hala, bete-betean sinesten dugun leloa aukeratu dugu urteurrenerako: “Artea etorkizunerako inspirazio”. Ospatuko al duzu gurekin?