Romare Bearden
Romare Bearden (1911, Charlotte, Ipar Karolina – 1988, New York)
9:10 gaua, Lenox 461 etorbidea (Evening 9:10, 461 Lenox Avenue, 1964) lanak Harlem-eko (New York) barne-eszena bat irudikatzen du. Romare Bearden New Yorken hazi zen 1920ko hamarkadako Harlemeko Berpizkundearen garaian, eta horrek eragina izan zuen bere lanean, eskubide zibilen, arraza-politiken eta AEBko afroamerikarren bizitza eta kulturaren defentsan zuen interesa eta inplikazioa erakusten baitu maiz. 1960ko hamarkadan, Beardenek collagean oinarritutako teknika bat garatu zuen arrazaren, kulturaren eta hedabideen arteko lotura irudikatzeko. Honako pieza hau egiteko, Bearden Diego Velázquezen Hiru gizon mahaian (1617–18) eta Paul Cézanneren Karta jokalariak (1890–92) lanetan inspiratu zen, baina apur bat aldatu zituen konposizioak afroamerikarren hiri-esperientzia erakusteko. Artistak irudiak berreraiki zituen eguneroko bizitzaren garrantzi politikoa islatzeko, eta 1960ko hamarkadan AEBn arrazaren eta politikaren arteko erlazioa zeinen konplexua zen agerian uzten duen hizkuntza bisual bat garatu zuen.