17 abendua 2009
SOLOMON R. GUGGENHEIM FOUNDATION-EN PATRONATUARI AURKETU ZIZKIOTEN URDAIBAIN GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN HANDITZEAREN INGURUKO HASIERAKO AZTERKETEN EMAITZAK
Atzo, abenduaren 16an, aurkeztu zizkioten New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Foundation-en Patronatuari Guggenheim Bilbao Museoa Urdaibain handitzearen proiektuaren inguruko hasierako azterketen emaitzak. Azterketa horietan arrakasta bermatuko luketen faktoreak ikertzen dira.
Hasierako azterketen lehen urrats honetan, 2009an zehar aurrera eraman dena, besteak beste, honako hauek zehaztu eta ikertu dira: proiektuaren kontzeptu-eredua eta edukia, hautatutako lursailaren gaineko lege-, hirigintza-, ingurumen- eta geologia-gaiak, eraikinaren arkitektura beharrak, etor litezkeen bisitarien ezaugarriak eta handitzeak izango zuen eragina ekonomian, bai eraikuntzan zehar bai museo berria zabalik legokeenean.
Proiektu hau Guggenheim Bilbao Museoaren 20092010 Plan estrategikoaren ekimenen artean dago. Hura Batzorde Betearazleak eta Patronatuak onetsi zuten 2008ko abenduan eta horiek, ekainean, proiektuaren inguruko azterketak finantzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatzea berretsi zuten.
Atzo izan zen batzarrean azterketa horien emaitzak Cooper, Robertson & Partners-ek egin duten arkitektura beharren txostena barne azaldu zituzten honako hauek: Bizkaiko Ahaldun Nagusi José Luis Bilbaok, Kultura Saileko Ahaldun Josune Ariztondok, Solomon R. Guggenheim Museum & Foundation-en Zuzendari Richard Armstrong-ek, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusi Juan Ignacio Vidartek eta Solomon R. Guggenheim Museum-en Arkitektura eta Diseinu Arte- arduradun David van der Leer-ek. New Yorkeko fundazioaren patronatu-kideek azterketak ontzat eman zituzten eta proiektuari buruzko hurrengo azterketa urratsari ekitea gomendatu zuten; izan ere, urrats hori Guggenheim Bilbao Museoaren Plan estrategikoen helburuetan azaltzen da.
Guggenheim Fundazioak duen konpromisoari jarraiki, hots, nazioartean hedatze sendoa eta aldi berean inspiratzailea eta eraldatzailea izatearen ildotik, uste dugu Urdaibai proiektua aukera bikaina dela artea sortzeko prozesua beste era batean zehazteko eta bisitariei kultura- eta arte-bizipen gogoangarriak eskaintzeko, esan zuen Richard Armstrong-ek, Guggenheim Museoaren eta Fundazioaren Zuzendariak
Guggenheim Bilbao Museoaren handitzea Urdaibain gauzatu nahi da erakusketa guneak handitzeaz gain, honako hauek egin nahi direlako: proiektu berriak garatu, itunak eta harremanak sendotu eta artea, natura eta ingurunea batzen dituzten ekimen berri eta sortzaileen bidez, museo bat bisitatzeko eta bizitzeko oso bestelako modua eskaini, esan zuen Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusiak. Aurrera egin nahi dugu eta horregatik ez dugu Bilboko eredua errepikatu nahi. Aitzitik, hura egiteko izan genuen asmo handi bertsua dugula, kultura-eredu berri bat aurkitu nahi dugu aldaketen eta berritzearen bidez; hala orain hogei urte, hau da, Bilboko museoa sortu zenean, eratu genuen kultura-eredu horren bezain berezia den bat eratuko dugu datorren hamarkadan.
Hasierako azterketen emaitzak abenduaren 22an aurkeztuko zaizkie Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Batzorde Betearazleari eta Patronatuari. 2010ean zehar Urdaibai proiektuaren hurrengo urratsetako bati ekingo zaio, hots diseinua aukeratzeari.
Hautatuko egoitza Bilbotik 40 bat kilometrora dago, Urdaibai Biosferaren Erreserban, Gernikako itsasadarraren ahotik gertu. Hasierako azterketen lehen urratsean proiektuaren helburuak zehaztu ziren nazioarteko artisten, arkitektoen, hirigileen, idazleen, arte-arduradunen eta kritikoen
laguntzarekin; izan ere, hainbat alditan bildu ziren 2009ko udaberrian eta udan zehar. Horien ideiak oinarritzat hartu ziren museoak eskainiko lukeen bizipen berritzailea, non museo alderdia naturarekin eta ekologiarekin uztartzen den, taxutzeko. Hala, kontzeptuaren aldetik, Guggenheim Bilbao Museoaren osagai litzateke hori; izan ere, ez da beste eraikin ikoniko bat egin nahi, baizik eta paisaiaikoniko bat bizitzeko eta sentitzeko aukera eskaini eta hala, arkitektura, ingurumena eta arteauztartzen dituen eredua sortu.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.