21 uztaila 2024
Artista suediarrak, bere sinesmen espiritual sendoetan oinarritutako arte abstraktu berri bat landu nahian, alde batera utzi zuen pintura-arloaren tradizioan jasotako prestakuntza.
Hilma af Klintek ia hamarkada bat eman zuen Tenplurako pinturak margolan-multzoa sortzen: saiakera erradikala, mundu behagarriaz haraindiko errealitate espiritual eta transzendenteari adierazpen bisual bat aurkitzeko ahalegina.
Bere bizialdian oso gutxitan erakutsi zituen bere lan berritzaileenak, eta ia mende bat geroago jaso zuen bere obrak merezitako aintzatespena.
Guggenheim Bilbao Museoak Hilma af Klint erakusketa aurkezten du. Af Klint (Stockholm, 1862–1944) artista suediarraren ibilbidearen ikuspegi osatu bat da eta bertan izango dira ikusgai bere hasierako lanak, gai tradizionalei lotuak, marrazki automatikoak eta sail nabarmenenak esaterako Tenplurako pinturak, Pertzeval edo atomoari eskainitakoa baita azken akuarelak ere.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.