19 martxoa 2024
Darío Urzay artistaren instalazio nabarmen batek Guggenheim Bilbao Museoaren arkitektura eraldatuko du datozen egunetan Athletic Club, zale guztiak eta Bilbo bera animatzeko xedez.
Athleticek apirilaren 6an Sevillan jokatuko duen —eta dozenaka mila zale noiz iritsiko irrikaz dituen— Errege Kopako finala dela eta, Museoak erronka bat proposatu zion Darío Urzay artista bilbotarrari: artelan bat sortzea, futbol-taldea bizitzen ari den momentu bikain honetan Guggenheim Bilbao Museoaren babesa transmititzeko. Urzayk onartu egin zuen erronka, eta Shoot Strokes obra-multzoa da horren emaitza. Lanak datozen egunetan egongo dira Museoaren kanpoaldeko fatxadan ikusgai, behin instalazio-lanak amaitutakoan.
Frank Gehryren arkitekturaren eskalarekin bat etorriz sortua, tamaina handiko argazki-multzo batek osatzen du Shoot Strokes. Irudiotan, Darío Urzayk argazki-kameraz egindako “brotxakadaz” jaso ditu Bilboko argiak, hiriaren historian ardatz izandako itsasadarra eta Athleticen koloreak. Irudien formatu luzangak futbol-zelaiko ateak dakartza gogora, eta badirudi Urzayk bertara jaruti duela bere shoota edo “baloikada”: kameraren kliska, Action Painting delakoaren estilorik garbienean egina.
Obrak fatxada osoan zehar instalatuko dira, han-hemenka. Hala, Museoak ezohiko itxura hartuko du taldea animatzeko eta, Athleticek garaipena eskuratuz gero, apirilaren 11n itsasadarrean gabarrarekin egingo den ospakizun herrikoi handiarekin bete-betean bat egiteko.
Darío Urzay Museoaren Bilduman
Shoot Strokes Darío Urzayk 1991n hasitako Camerastrokes sailarekin bat dator. Artistaren hitzetan, “espresionismo abstraktuko keinu-pintore baten brotxaren mugimendua kamerarekin imitatuz egindako argazkiak dira, eta horietan erabilitako ‘materia’ argia da. [1]
Erronkari aurre egiteko Darío Urzay hautatu izanak badu zentzua, artistak harremana baitu bai Guggenheim Bilbao Museoarekin bai Athletic Clubekin. Duela bi hamarkada baino gehiago, Urzayk Athleticen kamiseta egin zuen 2004ko UEFA Koparako, eta 1997tik Museoaren Bilduman dagoen Frakzioa (Mikrobertsoa I) batean obraren zati bat erabili zuen diseinu hura egiteko.
2013an, artistaren dohaintzari esker, Urzayren beste lan bat sartu zen Museoaren Bilduman, aurrekoaren aldi berean egina: Frakzioa (Mikrobertsoa II) batean.
Ingelesen zelaia: Foot Ball zaletasuna jaio zen lekua eta Museoaren kokalekua
Guggenheim Bilbao Museoa Ingelesen zelaia izenez ezagutzen den eremuan kokatuta dago. Leku horretan bertan, XIX. mendearen amaieran, MacAndrews ontzi-enpresako langile britainiarrek baloiarekin jolasean ematen zuten beren denbora librea. Hala, zelai horretan, Bizkaiko beste hainbatetan bezalaxe, laster hasi ziren bertakoak ere Foot Ball izeneko joko berrira jolasten, eta horixe izan zen Athleticen ernamuina.
Mundu osoan zehar dozenaka mila zale dituen Athletic Club 1898an sortu zen, eta nortasun- eta kohesio-elementu garrantzitsua da bizkaitarrentzat.
Irudiak hemen
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.