Prentsa Eremua

4 abendua 2020

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egondo da abenduaren 7an, astelehenarekin

image

Datorren astelehenean,  abenduak 7, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da nahi duten guztiek Museora hurbiltzeko aukera izan dezaten. Museoaren ordutegia 11etatik 19etara da.

Egun horretan Bilbora datozenek Vasily Kadinsky, Olafur Eliasson, Lee Krasner eta William Kentridge artisten erakusketak ikusteko parada bikaina izango dute, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak ikustekoa ere. Atzo bertan aurkeztutako José Manuel Ballester proiektuaren aretoa bisitatzeko aukera ere izango dute.

Museoak bisitarien babesa eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak eskaintzen ditu, eta komenigarria da, gainera, sarrera online erostea. Segurtasun-neurriak direla eta, arropa-zaindegia itxita dago aldi baterako, beraz, gomendagarria da, baita ere, euritako tolesgarriak ekartzea euria bada, aretoetan aterki eta guzti sartu ahal izateko.

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.