Pgc
Peggy Guggenheim eta Greziako Aspasia printzesa Veneziako Bienaleko lorategietako kafetegi batean ageri dira argazki honetan, eta bildumagilearen bizitzako urte garrantzitsu batean atera zen, 1947an Europara itzultzea erabaki baitzuen. Peggyk 1948ko Veneziako Bienalean jarri zuen ikusgai bere bilduma lehen aldiz, Greziako pabiloian, herrialde hura gerra zibil betean zegoela. Horri esker, Arshile Gorky, Jackson Pollock eta Mark Rothko bezalako artisten lana erakutsi zen lehen aldiz Europan. Arte kubistak, abstraktuak eta surrealistak ordura arte Italian erakusgai jarritako modernitatearen ikuspegirik koherenteena eskaini zuten Greziako pabiloian.