FERIARTE - Sarrera doan Museoaren Lagunentzat
Azaroaren 23tik abenduaren 1era, 11:30–20:30
IFEMA, Madril
Beste urte batez, Museoaren Lagunek gonbidapen bikoitz bat eskura dezakezue Feriarte arte eta antzinako gauzen azokaren edizio berrira joateko. Azokak lau hamarkadako ibilbidea du, eta Antzinatasun klasikotik hasi eta XX. mendeko diseinura eta arte garaikidera bitarteko piezak biltzen ditu. Aurtengo Feriarte Foroaren gai nagusia Espainiako Urrezko Mendea da, eta horren inguruko hitzaldiak eta jarduerak izango dira.
Arriaga Antzokia
Eskura ezazu %25eko deskontua Museoaren Laguna izateagatik Arriaga Antzokiko txarteldegian sarrerak erosterakoan (2 sarrera txartel bakoitzeko) edo sarrerak online erostean. NOBEDADEA!
Dantza: Ballet Am Rhein – 2025eko otsailaren 28a
Antzerkia: Kristalezko Zooa. Tennessee Williams.
Euskara Martxoak 21, 22 eta 23
Gaztelania: apirilak 3 eta 4
Kontzertua: Il lamento di Caravaggio: Maiatzak 8
Dantza: Martha Graham Dance Company: maiatzaren 23 eta 24
Kontzertua: Missa Solemnis: ekainaren 21ean
BOS
Eskuratu zure sarrera Euskalduna Jauregiko txarteldegian. %20ko deskontua izango duzu Lagunaren txartela erakutsita (txartel bakoitzeko 2 sarrera).
Paco de Luciaren gitarrari omenaldia
2024ko azaroaren 7 eta 8an
J.M. Turina: Fantasia bati buruzko fantasia Alonso Mudarraren eskutik.
J. M Cañizares: Al-Ándalus kontzertua, Paco de Lucíaren oroimenez.
N. Rimsky-Korsakov: Scheherazade 35. op
Juan Manuel Cañizares, gitarra
Jaume Santonja, zuzendaria
Gabonetako kontzertua
2024ko abenduaren 19 eta 20
O. Respighi: Botticellian tritiko
W.A. Mozart: Gozatu zaitez, erretiratu k. 165
P.I Tchaikovsky: Intxaur-hauskailua, II. akta Op.71
Alicia Amo, sopranoa
Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Ofeliaren kontaketa
2025eko otsailaren 13 eta 14
H. Abrahamsen: Esango dizut
G. Mahler: 4. sinfonia sol maiorrean
Lauren Snouffer, sopranoa
Elena Schwarz, zuzendaria
Nobu eta Sinfonia Fantastikoa
2025eko apirilaren 10 eta 11
M. Ravel: Pavane pour une infante defunct
M. Ravel: pianorako eta orkestrarako kontzertua Sol maiorrean
H. Berlioz: Sinfonia Fantastikoa Op
Nobuyuki Tsujii, pianoa
Tasuya Shimono, zuzendaria
Unibertsitateak
Gozatu urtebetez arteaz eta esperientziez, urtean soilik 5 euroren truke
Guggenheim Bilbao Museoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateek eta zenbait zentrok (Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Digipen, IED Kunsthal Bilbao eta BilbaoArte) sinatutako lankidetza-akordioari esker, Museoaren Lagunak taldearen abantailak eskura ditzakezu, urtean bost euroren truke.
Guggenheim Bilbao Museoak eta lau euskal unibertsitateek sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, Euskal Herriko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean edo Digipen Unibertsitatean matrikulatuta zaudela frogatuz gero, Museoaren Lagunek dituzten abantaila guztiez gozatu ahal izango duzu, urtean bost euro soilik ordainduta.
Alta emateko, Museoko Community erakusmahaira joan edo online inprimaki hau bete besterik ez duzu egin behar, eta, Museora joaten zaren lehen aldian, gaur egun ikasten ari zarela egiaztatzeko egiaztagiria eraman behar duzu (matrikula, ikasle-txartela datarekin edo zure ikastetxeko idazkaritzak emandako ziurtagiria) eta 5 euro ordaindu. Era horretan, Museoaren Laguna/Ikaslea izango zara urtebetez, eta zure txartel digitalarekin abantaila horiek eskura izango dituzu berehala.
Museoak
Museoaren Lagun txartelarekin, doan edo deskontuarekin sar zaitezke museo hauetan:
New Yorkeko eta Veneziako Guggenheim
IVAM (Valentzia)
% 50eko deskontua Bilboko Arte Ederren Museoan eta Bilboko Euskal Museoan
Horrez gain, nazioarteko kideek Art Pass jasotzen dute; hau da, bi lagunentzako txartel bat, museo hauetan doan edo deskontuarekin sartzeko:
Guggenheim Bilbao Museoa
The Israel Museum, Jerusalem
Istanbul Modern
Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionala, Madril
MACBA: Museu d’Art Contemporani de Barcelona
Museum für Moderne Kunst, Frankfurt am Main
Peggy Guggenheim Collection, Venezia
Pinacoteca do Estado de São Paulo
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Stedelijk Museum Amsterdam
Fondation Beyeler, Riehen/Basel
Tate: London, Liverpool eta St. Ives
Tel Aviv Museum of Art
Taberna eta jatetxeak
Museoaren Lagunaren txartelarekin, % 10eko beherapena* izan dezakezu Museoko tabernan eta terrazetan, eta % 5ekoa Bistró eta Nerua jatetxeetan. Ez galdu sukaldaritza onaz prezio hoberenean gozatzeko aukera.
*Lagunari eta laguntzaileari aplikatzen zaie. Ezinbestekoa da aldez aurretik abisatzea.
Denda
Gerturatu eta ezagutu Museoko Denda-Liburudendaren proposamenak. Museoaren Laguna izanda, %15erainoko deskontua izango duzu salmenta-prezioaren gainean. Halaber, gogoratau zure erosketak online ere egin ditzakezula; halakoetan, ez ahaztu Museoaren Lagun bezala identifikatzea ordainketa egiterakoan.
Toparte
Guggenheim Bilbao Museoaren TopARTE ekimenak ingurune hurbileneko erakunde eta eragile kulturalekin duen konpromisoa berretsi nahi du.
ARCO
Beste urte batez, ARCO Fundazioarekin egindako akordioari esker, Museoaren Lagunok ARCOmadridera doan sartzeko aukera izango duzue edizio berri honetan, 2024ko martxoaren 8an, 9an eta 10ean.
Era horretan, doako sarrera bat eskuratu ahal izango duzue Lagunaren txartel bakoitzeko, egun horietako baterako.
Nola bisitatu ARCOmadrid doan?
Aurkeztu Museoaren Laguna txartela eta zure NANa ARCO Fundazioaren mahaian (IFEMA, iparraldeko sarrera), eta egun horretarako sarrera bat eskuratuko duzu; hots, izenduna eta besterenezina.
Ordutegia:
MARTXOAK 8, OSTIRALA: 15:00etatik 20:00etara
MARTXOAK 9, LARUNBATA: 12:00etatik 20:00etara
MARTXOAK 10, IGANDEA: 12:00etatik 18:00etara
8. eta 9. Pabiloiak
GOGORATU: Lagunaren txartel bakoitzeko sarrera bakarra egun bakar baterako. Plaza-kopurua mugatua da.
Bazara Laguna?
Hasi saioa eta ikusi eduki esklusiboa zure gune pribatuan
Entzuteko gidak
Ikasi gehiago artistei eta obrei buruz erakusketetako entzuteko gidei esker
Bideoak
Museoaren erakusketa eta jarduerei buruzko bideo esklusiboak
Jarduerak
Zuretzako jarduera bereziak, Museoaren Lagun izateagatik