Yoga Integrala [+15]
Prezioa
12 € Lagunek / 15 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)
Lekua
Denboraren materia, 104 aretoa | Topagunea eta ordua: Community mahaia, 9:30. Sarrera nagusitik sartuta
Museoak yoga integral saio bat antolatu du Richard Serraren Denboraren materia instalazioak eskaintzen duen ingurune paregabean. Saioa maila guztietako jendearentzat da, hasiberrientzat ere bai, eta Museoa oraindik itxita dagoela hasiko da parte-hartzaileek zeharo une berezia bizitzeko aukera izan dezaten. Richard Serraren eskulturak inspirazio-iturri izango dira jakin-min atseginaren bidez presentzia, grabitate-indarra edo oreka bezalako alderdietan sakontzeko. Arnasketa-ariketen eta yoga integraleko jarreren bidez, gogoa eta gorputza orekatuko ditugu geure buruarekiko eta ingurunearekiko konexioa indartuta. Saioa amaitzeko, meditazio labur bat egingo dugu igandeari lasaitasun osoz ekiteko.
Saioaren gidaria: Vanesa Cuesta
Iraupena: 90 minutu
Plaza-kopurua mugatua da
Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea
Museoak esterilak eskainiko ditu jarduera egiteko
Prezioa
12 € Lagunek / 15 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)
Lekua
Denboraren materia, 104 aretoa | Topagunea eta ordua: Community mahaia, 9:30. Sarrera nagusitik sartuta