Yoga en familia 1
Familiak
Abenduak 15, igandea

Yoga familiartean. Denbora hartzea

Prezioa

7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

Familiartean egiteko jarduera honek hartu-emanak lantzeko aukera eskaintzen du arteari lotutako jolasen eta guztiontzako moduko yoga-mugimenduen bidez. Arteak mesede egiten die ongizateari eta bizi-kalitateari, eta beren adimen emozionala garatzen laguntzen die bai haurrei, bai haiekin datozen helduei.

El Anatsuiren Itsaso gorakorra obra inspirazio-iturri hartuta, kolore eta ehundura ezberdinez osatutako itsaso magiko batera joko dugu. Uraren baretasunarekin bat eginez, gure barneko lasaitasuna eta alaitasuna hautemango ditugu. Gorputza eta bihotza erabilita, itsasoarekin eta bertan bizi diren izakiekin konektatuko dugu geuk ere itsaso infinituan tokitxo bat betetzen dugula ohartzeraino.

Proposamen honek beren sormenaren esentziarekin eta mugimendu kontzientearekin berriz konektatzeko aukera eskaintzen die heldu zein txikiei.

Saioaren gidaria: Ismene Madariaga
Iraupena: 90 min
Adina: 6–10 urte
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Plaza-kopurua mugatua da.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea

Prezioa

7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat