Laboratorio-de-creacion
Familiak
Urtarrilak 11, larunbata, eta urtarrilak 12, igandea

Sormen-laborategia. Forma sinbolikoak

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Laborategi hau arte abstraktuaren aitzindari izan zen Hilma af Klint sortzaile liluragarriaren obrak ezagutzeko aukera paregabea da. Duela ehun urte baino gehiago margotu zituenean, artelan haiek ez zuten ordura arte ikusitako ezeren antzik. Hainbat urte igaro ziren harik eta beste artista batzuek antzeko urratsak eman zituzten arte beren lanak figuraziotik askatzeko. Erakusketa bisitatzerakoan, obra figuratiboenen eta abstraktuagoak diren beste batzuen arteko aldeak eta antzekotasunak ikusiko ditugu.

Behin artistaren lanak ezagututa, haren ereduari jarraituko diogu eta geure sinbologia asmatuko dugu forma geometriko oinarrizkoenak erabiliz: laukia, hirukia, zirkulua, espirala, forma organikoak… Azkenik, aukeratutako sinboloak partekatuko ditugu eta elkarlanean egindako obra batentzako izenburua aukeratuko dugu.

Saioaren gidaria: Mertxe Periz eta Andere Etxegarai
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 90 minutu
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da.

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00