Sormen-laborategia. Aurkitutako irudiak
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00
Paul Pfeiffer artistaren adibideari jarraituz, tailer honetan entretenimenduaren industriako irudiak erabiliko ditugu geure istorioak sortzeko.
Artistaren mundua ikertuko dugu haren proiekzio eta argazkien bidez, eta “aurkitutako metrajea” deituriko teknika bitxia nola erabiltzen duen ikasiko dugu; hau da, lehengo grabazioak erabiltzea esanahi berri bat ematearren. Kirol-figuren irudiekin lan egingo dugu, heroiekin, eta haien zatiekin obra handi bat egingo dugu elkarlanean. Jatorrizko testuingurua aldatzean, esanahi anitzeko istorio berriak eraikiko ditugu. Gainera, hori egiten dugun bitartean, Pfeifferren obran funtsezkoak diren gaiei buruz hitz egingo dugu; hala nola, ospeaz, heroismoaz eta masa-ikuskizunez.
Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Andere Etxegarai, Monica Martínez, Mertxe Periz
Otsailak 8 (euskaraz) eta 22 (gaztelaniaz), larunbatak; otsailak 16 (gaztelaniaz) eta 23 (euskaraz), igandeak
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 90 minutu
Hizkuntzak: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00