Lunes 9 de diciembre
Kontzertu akustikoa: Carlos Aresek Peregrino aurkeztuko du
Prezioa
Dohainik
Lekua
Atrioa
1997an A Coruñan jaiotako Carlos Ares musikaria lehen aldiz izango da Guggenheim Bilbao Museoan, eta bere estreinako Peregrino albuma aurkeztuko du Museoaren Lagunentzat soilik antolatutako kontzertu batean. Bizitzari buruz hausnartzera gonbidatzen duten doinu organikoek eta letra sakonek osatzen dute Aresen estiloa, eta musikariak formatu akustiko eta intimoan partekatuko du Museoaren Lagunekin. 2024 honetan espainiar estatuko kritikak gehien laudatutako diskoetako bat izan da Peregrino, eta oholtza berezi honetan emango dio Aresek bukaera bere birari.
Ordua: 19:00
Iraupena: 40 min
Plaza-kopurua mugatua da.
Prezioa
Dohainik
Lekua
Atrioa