Jolas sentsorialak. Sentitu, jolastu, sortu (Adina: 6–10)
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia
Yayoi Kusamaren obran inspiratutako tailer sentsoriala dugu honako hau, jolasaren bidez zentzumenak eta geure buruarekiko kontzientzia piztuko dizkiguna. Denetariko jolasak jorratuko ditugu bertan: batzuek dantzan jarriko dizkigute zentzumen guztiak —ukimena, usaimena, dastamena, ikusmena eta entzumena—; beste batzuek, berriz, gorputz osoa mugiaraziko digute.
Begiekin ikus daitekeenaz haratago murgilduko gara Yayoi Kusamaren artelan zoragarrien bidez. Haien forma ludiko eta magikoetan murgiltzeak denboran eta espazioan barrena bidaiatzera eramango gaitu haurrentzat nahiz oraindik ume-sena bizi-bizirik dutenentzat sortutako esperientzia honetan.
Zentzumenak izango ditugu gidari sorkuntza, mugimendua eta jolasa ardatz dituen jarduera honetan, eta material ugari baliatuko ditugu horretarako. Gorputz guztiarekin sentsazio berriak hautemateko gonbidapena da, irudimenetik, bat-batekotasunetik, dibertimendutik edo ezustekotik abiatuta emozioekin erabat konektatzekoa.
Saioaren gidaria: Eliezer Ruiz
12:15: 6–10 urteko talde 1
Iraupena: 90 minutu
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia