Talelr sensorialidad
Familiak
Abenduak 14, larunbata

Jolas sentsorialak. Sentitu, jolastu, sortu

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

3–5 urteko taldean gutxienez 2 sarrera erosi behar dira jarduerarako: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

Hainbat artelan abiapuntu hartuta, jolasaren bidez zentzumenak eta geure buruarekiko kontzientzia piztuko dizkigun tailer sentsoriala dugu honakoa. Denetariko jolasak jorratuko ditugu bertan: batzuek dantzan jarriko dizkigute zentzumen guztiak —ukimena, usaimena, dastamena, ikusmena eta entzumena—; beste batzuek, berriz, gorputz osoa mugiaraziko digute.

Oraingo honetan, begiekin ikus daitekeenaz haratago murgilduko gara Hilma af Klinten artelan liluragarrien bidez. Haien kolore bizietan eta forma magikoetan murgiltzeak denboran eta espazioan barrera bidaiatzera eramango gaitu haurrentzat nahiz oraindik ume-sena bizi-bizirik dutenentzat sortutako esperientzia honetan.

Zentzumenak izango ditugu gidari sorkuntza, mugimendua eta jolasa ardatz dituen jarduera honetan, eta material ugari baliatuko ditugu horretarako. Gorputz guztiarekin sentsazio berriak hautemateko gonbidapena da, irudimenetik, bat-batekotasunetik, dibertimendutik edo ezustekotik abiatuta emozioekin erabat konektatzekoa.

Saioaren gidaria: Ismene Madariaga

10:15: 3–5 urteko talde 1
12:15: 6–10 urteko talde 1

Iraupena: 90 min
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Plaza-kopurua mugatua da.

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

3–5 urteko taldean gutxienez 2 sarrera erosi behar dira jarduerarako: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat