Jugnado con piezas   la vaca
Familiak
Urtarrilak 25, larunbata

Jolas-esperientziak. Pieza solteekin jolasean (Adina: 3–5)

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

3–5 urteko taldean gutxienez 2 sarrera erosi behar dira jarduerarako: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

Hilma Af Klinten margolanetan oinarritutako jolas ireki eta librea, pieza solteen bidez arte abstraktua esploratzeko eta harekin jolasteko aukera ematen duena.

Zer aurkituko duzu aretoan? Manipulatzeko moduko objektu ugarirekin osatutako instalazio artistikoak, modu intuitiboan sorkuntza-lanean bete-betean murgiltzeko eta bai materialen bai formen ezkutuko aukerak ikertzeko aukera eskainiko dizutenak. Pieza solte txiki eta handien bidez —besteak beste, zirkuluak, obaloak, lerroak, triangeluak, espiralak—, zuzendu gabeko prozesu bat proposatzen da, jolas librea eta ikerketa-jolasa, parte-hartzaile bakoitzak bere mundu ikusezina irudikatzeko modua izan dezan.

Arteak harridura eragiten du askotan, eta emozio horixe izango du gidari pieza soltez osatutako instalazioak aurkezten dituen jarduera honek. Ekimenak hauspotu egiten du gizakiak aldagaiak zalantzan jartzeko duen joera, berezkoa dugun jakin-mina xaxatzen du ”zer gertatuko litzateke…?” galdera luzatuta, eta gure alderdirik irudimentsuena aske uztera animatzen gaitu Museoak eskaintzen duen esparru bizigarrian.

Proposamen efimeroa da, unean unekoa: ez da obra jakin batean hezur-mamitzen. Jarduerak, beraz, ikerketa- eta sorkuntza-prozesuaz zeure erritmora gozatzeko aukera eskainiko dizu, eta jolasak dakarren bizitasun kolektiboan murgilduko zaitu.

Saioaren gidaria: VACA rules!

10:15: 3–5 urteko talde 1

Iraupena: 90 minutu
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

3–5 urteko taldean gutxienez 2 sarrera erosi behar dira jarduerarako: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.