curso-de-Imagen-digital
Familiak
Urtarrilak 19 eta 26 igandeak, otsailak 2, 9, 16, 23

Irudi digitalari buruzko ikastaroa: Begiratzen ikasi

Prezioa

42 € Lagunek/ 54 € publikoak oro har

Lekua

Museoko aretoak eta Hezkuntza-espazioa

Informazio gehiago

Saio solteak (lekurik egonez gero): 7 € Lagunek / 9 € publikoak oro har

Ikastaro honetan, irudi digitalaren bidez istorioak kontatzen ikasiko dugu, eta argazkigintzaren erabilera irudimentsu eta aktiboa sustatuko dugu baita ere. Errealitatea hautemateko dauden modu ugarien inguruan hausnartuz, irudien aurrean begirada kritikoa garatzea da helburua.

Talde-lana bultzatuko dugu irudiak planifikatu eta asmatzeko orduan, sormena erabiliko dugu planteatutako gaiei irtenbidea emateko, eta jolasa, esperimentazioa eta irudimena baliatuko ditugu. Uneko erakusketak eta Museoaren Bilduma bisitatuko ditugu inspirazio bila.

Posible da telefono mugikorra edo tableta ekartzea argazkiak egiteko, baina kamerak ere egongo dira horiek erabiltzea nahiago dutenentzat. Jardueran izena emateko ezinbestekoa da saioetan zehar partaideen irudiak hartzeko baimena onartzea. Baimen hori tutoreei bidaliko diegu jarduera hasi aurretik sina dezaten.

Ikastaroa ikasturte guztian zehar luzatuko da, eta hurrenez hurreneko tailer gisa planteatuta dago.

Urtarrilak 19, igandea: Irudia irudiaren gainean

Zer gertatzen da irudi bati beste bat jartzen badiozu gainean? Esperimenta ezazu siluetekin, gardentasunekin eta koloreekin. Tresna magiko bezala erabili ahal izango dituzu zure irudiek istorio ezberdinak konta ditzaten.

Urtarrilak 26, igandea: Errealitatea iragaztea

Imajinatu ikusten duzuna, zure inguruan dauden benetako gauzak, alda ditzakezula errealitateari iragazkiak jarriz. Zer egingo zenuke inguruan duzun errealitatea aldatzeko?

Otsailak 2, igandea: Irudiak bizia hartzen duenekoa

Ikasi nola eman diezaiokezun mugimendua irudi bati animazioaren eta bideoaren bidez. Ibilbide bat egitea besterik ez duzu, urratsez urrats, eta zure ideiak pantailan dantzan hasten direla ikusiko duzu.

Otsailak 9, igandea: Argi-jokoekin sortutako efektu magikoak

Argi-, itzal- eta iluntasun-jokoen bidez, argazkitan hartu nahi ditugun objektuetan efektu desberdinak eragiten ikasiko dugu. Argiaren magiak dena aldatzen du!

Otsailak 16, igandea: Nola begiratzen duzu?

Deskoadratu egiten duten enkoadraketak erabiliko ditugu, espazio baten gaineko begirada desberdinak eragiten dituztenak. Begiradak pertzepzioa aldatzen du. Ikuspegi desberdinetatik begiratzen ikasiko dugu gure pertzepzioa eraldatzeko eta esanahi berriak bilatzeko.

Otsailak 23, igandea: Irudi bat, hamaika istorio

Demagun irudi bat botatzen duzula itsasora botila baten barruan. Bat aukeratu beharko bazenu, zein irudi hautatuko zenuke? Zer-nolako istorioak kontatu nahiko zenituzke bertan?

Saioaren gidariak: Borja Gómez, Aitziber Aguirre

Iraupena: 90 minutu
Adina: 9–12 urte
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Plaza-kopurua mugatua da.

Prezioa

42 € Lagunek/ 54 € publikoak oro har

Lekua

Museoko aretoak eta Hezkuntza-espazioa

Informazio gehiago

Saio solteak (lekurik egonez gero): 7 € Lagunek / 9 € publikoak oro har