Desayunos-con-arte
Hitzaldiak
Urriak 29 asteartea

Gosariak artearekin... Hitz egitea gustatzen zaizu?

Prezioa

Doan

Lekua

Liburutegia, 10:30

Oraingo honetan, gai berri bat —Babeslekuak— izango du ardatz Gosariak artearekin ekimenak. Jarduera gure boluntariotza-programarekin egiten da, eta asmoa da Museoko boluntarioen eta denbora, kezkak, esperientziak eta gaur egungo gaiei buruzko iritziak partekatu nahi dituzten 65 urtetik gorako pertsonen arteko topaketa eta elkarrizketa sustatzen dituen testuinguru kulturala eskaintzea. Elkarrizketak giro hurbil eta lasaian egingo dira, eta unean indarrean dauden erakusketekin nahiz Guggenheim Bilbao Bildumarekin lotu ahal izango dira. Batzuetan, Gosariak artearekin ekimena osatzeko, erakusketa-aretoetara bisita egingo da, Museoko gida batekin batera.

Saio honetarako aukeratutako gaia —Babeslekuak— jorratzeko, Cristina Iglesiasen obrak bisitatuko dira, Museoaren Bilduman daudenak, eta Yoshitomo Nararen erakusketa ere bai.

Iraupena: 90 min.
Plaza-kopurua mugatua da. Jarduera 65 urtetik gorakoentzat da

Prezioa

Doan

Lekua

Liburutegia, 10:30