Baby Art
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Gorputzaren mugimendua aztertuko dugu bitarteko artistiko gisa hartuta. Gorputza eta hark eskaintzen dizkigun aukera dinamikoak erabiliko ditugu sortzeko tresna gisa: biraka, jauzika, irristaka, dantzan… Proposamen honetan bi lengoaia plastikok egiten dute bat: arteak eta gorputz-adierazpenak. Jarduera estimuluz jositako jolaserako gunea da, haurtxoen eta beren familien arteko hartu-emana sustatzera bideratua Museoko artelanak elkarrekin ezagutuz joan ahala.
Richard Serraren Denboraren materia osatzen duten eskultura erraldoietan barrena ibiltzeak esperientzia paregabeak eragiten ditu. Koloretako zintak erabiliko ditugu instalazio eskultorikoan zehar egingo ditugun ibilbide pertsonaletan “airea margotzeko”.
Ekintzaz eta esperimentazioz betetako tailer honetan, mugimenduak islatuko ditugu paper gainean kolorearen bidez, trazu geldo eta leunak zein azkar eta kementsuak erabiliz. Gorputz-ekintzak kolorez beteko du espazioa: pinturaz blaitutako objektuak arrastaka mugituko ditugu, pigmentuen arrastoa utziko dugu paper gainean, keinu bidez marraztuko dugu zoruan eta hormetan, pilotak biraraziko ditugu haien estela koloreztatua zabaltzeko.
Urtarrilak 11, larunbata, eta urtarrilak 12, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz)
Urtarrilak 18, larunbata, eta urtarrilak 19, igandea: 6–12 hilabete (euskaraz)
Urtarrilak 25, larunbata, eta urtarrilak 26, igandea: 24–36 hilabete (gaztelaniaz)
Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Mertxe Periz eta Mónica Rodríguez-Curiel
Adina: 6–36 hilabete
Iraupena: 120 minutu
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da.
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.