de Saint Phalle
Ikastaroak eta tailerrak
(III. Modulua) Asteartea, apirilaren 9tik 30era, 18:00etatik 19:30era

Arte garaikideari buruzko aurrez aurreko hastapen-ikastaroa

Prezioa

Prezioa: 120 € Lagunek eta 150 € Jarraitzaileek eta publikoak oro har modulu bakoitzeko.

Lekua

Liburutegia eta Museoko gelak

Informazio gehiago

Plaza-kopurua mugatua da.
Hizkuntza: gaztelania.

Ikasi arte garaikideari zeure begiekin begiratzen

Eguna eta ordua: astearteak, urritik apirilera, 18:00–19:30
Kokapena: Liburutegia eta Museoko aretoak. Plaza-kopurua mugatua da
Hizkuntza: gaztelania

Guggenheim Bilbao Museoaren aurrez aurreko Artea ezagutzen ikastaroek dibulgazio-ikuspegia dute, eta arte garaikidearen arloari buruzko oinarrizko eta erreferentziazko ezagutzak eskuratu nahi dituzten pertsonei zuzenduta daude.

Artea ezagutzen VII ikastaroaren helburua da parte-hartzaileei beharrezko tresnak ematea, irizpide zorrotzak erabiliz arte garaikidea preziatzen eta gozatzen, are arbuiatzen, ikas dezaten.

Museoaren programazio artistikoa eta nazioarteko testuinguru artistikoaren hainbat adibide erabiliko dira ikastaroan landutako kontzeptuetako batzuk ilustratzeko. Ikastaroa hasteko, gaur egun arte “garaikidetzat” ulertzen dugunaren berehalako aurrekariak eta jatorriak azalduko dira. Jarraitzeko, XIX. mendearen amaieratik aurrera teknologia jakin batzuk praktika artistikoetan sartzeak ekarri zituen disrupzio teknikoa eta formala aztertuko dira; eta, amaitzeko, egungo artearen egoeraren alderdi bat aztertuko da ikuspegi ezberdinetatik: edozein proposamen baliozkotzen duten ikuspuntuetatik hasi eta errealitate globala goitik behera zalantzan jartzea ekarriko luketenetaraino.

HELBURUAK

  • Ikastaroan parte hartzen dutenei Mendebaldeko arte modernorako eta garaikiderako hurbilketa bat eskaintzea, esparru horretan konfiantza lortzeko, hiztegi espezifikoa erabiltzeko nahiz norberaren irizpidea eta pentsamendu kritikoa garatu ahal izateko oinarrizko kontzeptu batzuen bitartez.
  • Obra eta artista zehatzen lana, panorama garaikideko figura kritiko batzuk, haien ekarpenak eta eraginak, bai eta haien testuinguru historikoa, soziopolitikoa, artistikoa eta abar hobeto ezagutzea.
  • Arte garaikidearen berehalako aurrekariak eta jatorriak, teknologia iraultzaileenak eta egungo arterainoko bilakaeran oro har izandako aldaketa nagusiak zeintzuk izan ziren aztertzea.
  • Emakume artistei ikusgarritasuna ematea, eta XX. eta XXI. mendeetako artearen historian dagokien lekuan kokatzea.
  • Artea in situ behatzea arretaz eta “norberaren begiekin”, obrak fisikoki esperimentatzea eta ezagutza berriak modu praktikoan partekatu ahal izatea Museoko erakusketetara egindako berariazko gidaridun bisitaldietan.

NORK EMANGO DU
Andere Larrinaga Cuadra, UPV-EHUko Artearen Historia eta Musikaren Saileko irakaslea, eta UPV-EHUko Arte Ederren Fakultateko Kalitateko irakaslea eta dekanordea.

Estruktura eta programa 

Prezioa

Prezioa: 120 € Lagunek eta 150 € Jarraitzaileek eta publikoak oro har modulu bakoitzeko.

Lekua

Liburutegia eta Museoko gelak

Informazio gehiago

Plaza-kopurua mugatua da.
Hizkuntza: gaztelania.