Art Music partituras graficas
Familiak
Abenduak 8 eta 15, igandeak

Arte & Partitura grafikoak

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

3–5 urteko taldean gutxienez 2 sarrera erosi behar dira jarduerarako: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

Nolako soinua du nire marrazkiak? Tailer honek erreprodukzioaren bidez ez ezik musika sormenaren bidez ere hautemateko aukera ematen duten lengoaia artistikoen arteko loturak ezartzen ditu. Partitura grafiko bat pieza musikal baten irudikapen bisuala da, eta irudiak, sinboloak edo forma abstraktuak erabiltzen ditu nota tradizionalen ordez. Gisa horretako partitura batek lerroak, koloreak, formak, marrazkiak edo beste edozein irudikapen plastiko baliatu dezake soinuaren erritmoa, iraupena edo intentsitatea transmititzeko. Partitura grafikoek irudimena erabiltzeko eta, irudietan oinarrituta, musika modu askean sortzeko aukera ematen digute. Musikari lotutako ideiak eta emozioak modu paregabean adierazteko gaitasuna sustatzen duen bidea da.

Tailer honetan, musika-tresnak probatzeaz gain, zenbait kanturen bertsioak entzungo ditugu eta musika ere konposatuko dugu modu erraz eta dibertigarrian. Gainera, sortze- eta interpretatze-lanetan jardungo dugu elkarrekin, guztion artean pieza musikal bat garatzeko.

Saioaren  gidaria: Adria Parravicini

10:15: 3–5 urteko talde 1
12:15: 6–10 urteko talde 1

Iraupena: 90 min
Hizkuntza: gaztelaniaz
Plaza-kopurua mugatua da.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea.

 

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

3–5 urteko taldean gutxienez 2 sarrera erosi behar dira jarduerarako: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat