Argi-hormak (6-10 urte)
Prezioa
Gratuito
Lekua
Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea
Sol LeWitt Horma-irudia inspirazio-iturri hartuta, gune berri bat eraikiko dugu forma geometrikoak eta egitura arkitektonikoak erabilita. Sol LeWitten obra ikusterakoan konturatuko gara behin eta berriro errepikatzen eta elkartrukatzen diren unitate bakunetan egituratuta dagoela. Espazioaren baitako pertzepzio- eta mugimendu-dinamika baten bidez, esku-hartze artistikoa osatzen duten koloreak eta haien artean sortzen diren hartu-emanak aztertuko ditugu, eta zer-nolako emozioak eta sentsazioak eragiten dituzten hautemango dugu.
Gainera, margolan handi bat egiteko ez dela bastidorerik eta oihalik behar ikasiko dugu, arkitektura bera izan daitekeela euskarri. Konturatuko gara, halaber, askotan ideiak objektu artistikoa bera baino garrantzitsuagoak direla.
Azkenik, koloretako pieza geometriko handiak batuz, barruan sartzeko moduko egitura bat eraikiko dugu guztion artean, eta bertan jolastuko gara.
Saioen gidaria: Maushaus
Azaroak 23, larunbata: 6–10 urte (euskaraz)
Azaroak 24, igandea: 6–10 urte (gaztelaniaz)
Azaroak 30, larunbata: 6–10 urte (gaztelaniaz)
Abenduak 1, igandea: 6–10 urte (euskaraz)
Ordua: 17:00–18:30
Iraupena: 90 min
Hizkuntzak: euskara eta gaztelania
Prezioa
Gratuito
Lekua
Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea