Antzerki-kontzertua Kulunka
Prezioa
Dohainik
Lekua
Entzungela
Kulunkaren Hegoak kontzertu antzeztuak Iñaki Salvadorren pianoa, Maider Zapirainen txeloa eta Garbiñe Insausti abeslari eta aktorearen bakarkako ahotsa uztartzen ditu.
Mikel Laboaren edo Imanolen ahotsetan ezin ezagunagoak diren doinuak abiapuntu dituen emozioz betetako bidaia musikala da Hegoak. Pixkanaka-pixkanaka, doinuen eta kantuen bidez, hamaika lekutara eramango gaitu eta Edith Piaf, Jacques Brel zein Kurt Weill bezalako artisten abestiak ekarriko dizkigu geure egin ditzagun. Kontzertu kontzeptua txiki geratzen zaion antzerki-kutsuko proposamen honek Pessoa eta Lorca bezalako idazleen testuak biltzen ditu, eta konposizioei zein egileei buruzko pasadizoak eta istorio laburrak kontatzeko tartea ere eskaintzen du.
Ordua: 17:30
Iraupena: 80 min
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da.
Prezioa
Dohainik
Lekua
Entzungela