Abentura artistikoak. Irudi bat, hamaika istorio
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00
Paul Pfeifferren antzera, kiroletako izarren eta bestelako heroien irudiak moztu, trukatu eta nahastuko ditugu, eta istorio dibertigarriak sortuko ditugu haiekin. Gainera, eszena asmatuak marraztuko ditugu irudi horiek elkarreraginean jartzeko. Eta, collagearen teknikarekin jolastuz, konposizioarekin, ikuspuntuarekin edo eskalarekin lotutako kontzeptuak ezagutuko ditugu.
Inspirazio bila, Paul Pfeiffer artistaren obrak ikustera joango gara, eta konturatuko gara batzuk itzelak eta murgiltzaileak direla. Tailerrean, sortzeko, pentsatzeko eta elkarlanean aritzeko trebetasuna garatuko dugu nork bere ideiak partekatuz.
Abenduak 7 (gaztelaniaz) eta 14 (euskaraz), larunbatak, eta abenduak 8 (euskaraz) eta 15 (gaztelaniaz), igandeak
Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Adria Parravicini eta Andere Etxegarai
Iraupena: 90 min
Adina: 3–5 urte
Hizkuntzak: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00