Abentura artistikoak. Ezkutuko edertasuna
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Hilma af Klinten bideari jarraituz, konturatuko gara koloreek eta formek begi hutsez ikusten ez diren gauzak irudikatu ditzaketela: sentimenduak, ideiak… Hilma af Klinten pinturek aurkezten duten mundu magikoa aztertuko dugu, eta artistak egiten zituen konposizio paregabeak hartuko ditugu inspirazio-iturri. Mugarik gabe imajina dezagun! Formatu handiko obra bat sortuko dugu margotzeko modu desberdinekin esperimentatuta. Nahi dugun teknika aukeratu ahalko dugu: marrazki abstraktuak, lerroak —kurbatuak nahiz zuzenak—, baita bustia bustiaren gaineko teknika ere, koloreak emeki-emeki nola nahasten eta jariatzen diren ikusi ahal izateko eta formen eta tonalitateen arteko trantsizio magikoak sortzeko. Mugarik gabe sortuz gozatzeko esperientzia izango da.
Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Andere Etxegarai, Mertxe Periz eta Mónica Rodríguez-Curiel
Urtarrilak 11 (gaztelaniaz), 18 (euskaraz) eta 25 (gaztelaniaz), larunbatak, eta urtarrilak 12 (euskaraz), 19 (gaztelaniaz) eta 26 (euskaraz), igandeak
Adina: 3–5 urte
Iraupena: 90 minutu
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da.
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.