Abentura artistikoak eta sormen-laborategia Natura eta artea
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea
Informazio gehiago
Jarduerarako beharrezkoa da gutxienez bi sarrera erostea: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat
Naturak arte-sorkuntzarako eskaintzen dituen aukera ugariak esperimentatzeko eta jasangarritasuna sustatzeko tailerra. Hilma af Klinti buruzko erakusketak testuinguru paregabea ematen digu gaia jorratzeko, artista suediarrari izugarri interesatzen baitzitzaizkion naturaren egiturak.
Artearen historian funtsezkoa eta garapen pertsonalerako ezinbestekoa izanik, naturarekiko konexioa sustatuko dute tailerrek jarduera ludikoen bitartez. Hain zuzen ere, lore bat, hosto bat, belarra, fruitu bat edo gisakoak arretaz behatzera eta elementu horiek inspirazio- eta ezagutza-iturri gisa duten potentziala ezagutzera gonbidatuko gaitu jarduerak.
Tailerrak familia osoak parte hartzeko diseinatuta daude, adin guztietara egokituta baitaude. Helburua zera da, familiako kide guztiek, euren interesak eta trebetasunak edozein direla ere, ekarpenak egin eta askatasun osoz esperimentatu ahal izatea elkarlan-giroan, partaide guztiek bizi dezaten esperientzia aberasgarri eta esanguratsu bat.
Saioen gidariak: Mertxe Periz eta Andere Etxegarai
Azaroak 23, larunbata: 3–5 urte (euskaraz) eta 6–10 urte (gaztelaniaz)
Azaroak 30, larunbata: 3–5 urte (gaztelaniaz) eta 6–10 urte (euskaraz)
Ordutegia: 11:15–12:45
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: gaztelania eta euskara
Prezioa
5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea
Informazio gehiago
Jarduerarako beharrezkoa da gutxienez bi sarrera erostea: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat