Aventuras-art-La-belleza-secreta
Familiak
Azaroak 2, 9, 16 larunbatak eta azaroak 3, 10, 17 igandeak

Abentura artistikoak. Edertasun sekretua

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Museoko aretoak eta Liburutegia

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

Hilma af Klinten bideari jarraituz, ikusiko dugu koloreek eta formek begi hutsez ikusten ez diren gauzak irudikatu ditzaketela: sentimenduak, ideiak… Hilma af Klinten pinturek aurkezten duten mundu magikoa aztertuko dugu, eta artistak egiten zituen konposizio paregabeak hartuko ditugu inspirazio-iturri. Mugarik gabe imajina dezagun! Formatu handiko obra bat sortuko dugu margotzeko modu desberdinekin esperimentatuta. Nahi dugun teknika aukeratu ahalko dugu: marrazki abstraktuak, lerroak —kurbatuak nahiz zuzenak—, baita bustia bustiaren gaineko teknika ere, koloreak emeki-emeki nola nahasten eta jariatzen diren ikusi ahal izateko eta formen eta tonalitateen arteko trantsizio magikoak sortzeko. Mugarik gabe sortuz gozatzeko esperientzia izango da.

Saioen gidariak: Aitziber Aguirre, Mónica Rodríguez-Curiel, Maider Ugarte, Adria Parravicini, Mertxe Periz eta Andere Etxegarai

Azaroak 2 (euskaraz), 9 (euskaraz), 16 (gaztelaniaz), larunbatak, eta azaroak 3 (gaztelaniaz), 10 (gaztelaniaz) eta 17 (euskaraz), igandeak

Ordutegia: 17:00–18:30
Iraupena: 90 min
Adina: 3–5 urte
Hizkuntza:  gaztelania eta euskara

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Museoko aretoak eta Liburutegia

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat