Emakumeak istorian
Ikastaro honen helburua da Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak Anselm Kiefer-en Berenize obrara (1989) hurbiltzea; Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren barnean dago artelan hori. Horretarako, ikus-entzunezko material eta testu ezberdinak proposatzen dira, xehetasunez behatzen, aztertzen eta analizatzen laguntzeko, ikasleak hausnartzera eta arte-lana oinarri hartuta sortzera gonbidatzearekin batera.