Argizko Hormak
Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak Mark Rothkoren Titulurik gabea (1952–53) obrara gerturatzeko bidea ematen du ikastaro honek (artelana Guggenheim Bilbao Museoan dago ikusgai). Helburu hori betetzeko, ikus-entzunezko material desberdinak eta testuak proposatzen ditu: behaketa, ikerketa eta analisi zehaztua egiten laguntzeaz gain, ikasleei artelanetik abiatuta hausnartu eta sortzeko gonbita luzatzea da material horien asmoa.