IKUSPUNTUAK
Cristina Iglesiasen Titulurik gabea (Sareta II)
Maria José Llergo flamenko-kantaria eta Maite Borjabad arte-arduraduna Cristina Iglesiasen Titulurik gabea (Sareta II) [Sin título (Celosía II), 1997] eskultura enigmatikoan murgilduko dira, eta sareten esanahiak interpretatuko dituzte, argiaren sarrera iragazten duten eta, aldi berean, sentimenduak bahetzen dituzten kaiola ederrak izango balira bezala.