Butte-ko kale baten aurrealdea, Montana | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Wim Wenders.Lurrazalaren irudiak

2002.06.25 - 2002.10.01

Wim Wenders-en argazki-bidaiak 1983. urtean du hasiera. Une horretatik aurrera artista eta zinemagile alemaniar honen sentikortasunak Estatu Batuetako eta Habanako hiri eta paisaietara, Japoniako baso eta tenpluetara, Galileako itsasoaren kostaldera eta Australiako barrualdeko errepide amaigabeetara hurbiltzen gaitu.

Argazkiak ateratzea ekintza bakartia da. Bakartasun horretatik abiatuta, Wim Wenders-ek gizakirik gabeko baina gizatasunaren oihartzun nabarmenak dituzten paisaietara gerturatzen du begiralea.


Bere argazkietan desagertzear dagoen unea oroimenean harrapatzeko nahia antzematen da. Wim Wenders-en begiratzeko moduak unearen iragankortasuna, historia eta herrialde ezberdinen idiosinkrasia islatzen ditu. Bere irudietan, denborak higatutako paisaiek zibilizazioen bilakaera erakusten dute, eta aldi berean momentua betikotzea lortzen dute. Irudiotan objektu eta xehetasun bakoitza inguratzen duten koloreak ez ditu artistak aukeratu: koloreek aukeratu dute bera.

Argazkigintzak irudien atzealdeei lehen planoek izan ohi duten garrantzia emateko aukera eskaintzen dio Wim Wenders-i, mugimenduan dagoen irudiarekin egin ezin daitekeena. Argazki bakoitza burujabea da, ez dio lehenagoko edo geroko sekuentzei erreferentzia egin behar. Argazki hauek Wim Wenders-ek ezezagunari buruz egiten duen interpretazio existentzialaren berehalako itzulpenak dira.

 

Butte-ko kale baten aurrealdea, Montana (Strabenfront in Butte, Montana), 2000
Eskaintza: Anthony d'Offay, Londres

Partekatu