willian kentridge
Iragandako erakusketa

William Kentridge: 7 atal

2020.03.12 - 2021.02.07

William Kentridge erreferentziazko izena da bideo-instalazioaren historian. Bere lanean, bideo-instalazioak koreografia eta marrazketa, keinua, ezabatua eta lerroa uztartzen ditu. Zuri-beltza nagusi denez, haren obrak arte grafikoetako lan-teknikekin (ikatz-ziria, grafitoa, tinta…) lotzen du filmaren testura tradizionala. Bederatzi pantailako instalazio honetan, Kentridgek George Méliès zinemaren aitaren talentuari hel egiten dio, eta, aldi berean, autorretratu oniriko bat egiten du, marrazkilarien estudioa agertoki kosmiko gisa erabiliz eta bere gorputza eta eguneroko jarduna erakutsiz. Erakusketak 7 atal Georges Mélièsentzat filmazio-multzotik hartzen du izena, eta harez gain beste bi lan osagarri ere hartzen ditu bere baitan, haiek ere 2003an eginak: Gau amerikarra (argazki-negatiboan zuriak eta beltzak trukatzeko lanari lotuta) eta Ilargirako bidaia (Mélièsek 1902an egindako maisulan homonimoari egindako omenaldi inplizitua). Azken pieza horrek jartzen dio soinua modu dramatikoan espazio osoari Phillip Millerren jatorrizko musikari esker.

Komisarioa: Manuel Cirauqui


William Kentridge
7 atal Georges Mélièsentzat (7 Fragments for Georges Méliès), 2003
eta Eguna gauaren ordez (Day for Night), 2003
Instalazioa, 8 kanal, HD bideoa. Zuri-beltza, soinurik gabea.
Fundació Sorigué bilduma, Lleida.
© William Kentridge
Irudia honakoaren eskaintza: Lia Rumma Gallery Milan/Napoles

Partekatu