Historiaren istorioak
2013.01.22 - 2013.05.26
Cy Twomblyren Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus, 1963) eta Georg Baselitzen Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale, 2008) 2007an eta 2010ean eskuratu zituen, hurrenez hurren, Guggenheim Bilbao Museoak. Biak daude hainbat pinturaz osatuta, eta maisulan-tzat jotzen dituzte adituek, artisten ibilbidea zein Europako pintura aintzat hartuta.
Historiaren istorioak erakusketan bi lan esanguratsu horiek aurrez aurre jarriko dituzte. Egileok errealitatea beste modu batean aurkezteko historia gaitzat hartu zuten, eta narrazio per-tsonaletatik abiatuta, pertsonaia historiko jakin batzuen nondik norakoak berraztertu dituzte keinuz betetako arte-lengoaia erabiliz; halere, ez zaizkie ohiko "espresionismo" ei lotzen. Aztertutako historiaren aldiak bata bestetik oso urrun daude, gainera.
Georg Baselitz
Eguzkia eta ilargia hartzen Jeff eta Damien-ean (Sonnung und Mondung im Hause von Jeff und Damien)
Olio-pintura mihise gainean
300 x 250 cm bakoitza
Guggenheim Bilbao Museoa