Titulurik gabea (Kotoi bustia beiraren kontra jaurti eta bertan geratzen da), 1968
[…] Obra batzuk etengabe “eraiki” beharrekoak dira. Kotoia, uretan bustita eta kristalezko xaflaren kontra jaurtita, atxikirik geratzen da heze dagoen bitartean. Hala, konposizio aldakor bat osatzen du xaflaren gainean. Kotoia lurrera irristatzen denean edo, lehortu ondoren, askaturik geratzen denean, gehiago atera daiteke zakutik, busti eta xaflaren kontra jaurti. Eta, zakuko kotoia amaitzen denean, gehiago eros daiteke, eta berriro hasi. Obraren forma etengabe aldatzen da, eta, abiapuntuko egitura berritu dadin, beharrezkoa da baten batek esku hartzea, hasierako itxura hori edozein izanik ere.
Giovanni Anselmo