EMAKUMEEN ROLAK
307. ARETOA
“Oso gaztetan heroi bihurtzea erabaki nuen. Nor izango nintzatekeen? George Sand? Joana Arc-ekoa? Napoleon-emakume bat?”
Saint Phalle oso gaztetatik erabaki zuen “heroi bihurtzea”, txikitatik aurre egin behar izan baitzion emakume izateagatik aukerarik ez izateari eta bat etor zitekeen emakumeren rolik ez edukitzeari. Simone de Beauvoir-en Le Deuxième Sexe (1949) lanaren irakurketak oso hunkitu zuen, eta, emakumearen eskubideen aldeko mugimenduak sortu baino urte batzuk lehenago, emakumea bere artearen gai bihurtu zuen. Aitzindaria izan zen horretan; gainera, emakumea konplexutasun osoan aztertu zuen: emakume izateak zekartzan mugaketen biktima moduan, bai eta asmatu beharreko mundu berriaren heroina moduan. Haren muntaiak oraindik ere harrigarriak dira, erradikalak eta anbibalenteak baitira. Izenburu iradokitzaileak dituzte, hala nola, Emaztegaia, Erditzea, Prostituta, Sorgina eta Jainkosa, eta gertutik behatzekoak dira, arreta handiz hautatu eta kokatu baitzituen artistak muntaien objektuak, bai pilatuta bai bakanduta daudenak.