Proiektua: Talde bat, ikuskera anitzak
Munoa
Barakaldoko Munoa ikastetxeko 6. mailako 24 ikasle
Irakaslea: Eneritz Leniz
Artista: Ixone Sádaba
Hizkuntza: gaztelera
11–12 urterekin oso interesgarria suerta daiteke identitate pertsonala eraikitzeko, norbanakoen desberdintasunak balioan jartzeko eta, aldi berean, talde bateko kide sentitzeko lanei ekitea. Mota horretako ariketa artistikoei esker, ikasleek beren biografiaz hausnartzeko aukera izan zuten, nortzuk diren pentsatzeko, zer atsegin duten, bizi diren tokia nolakoa den, eskola, familia.... Prozesuan emozioak, konfiantza eta talde-lana nahastu ziren.
Hodeietan hautematen diren irudiak marraztea irudimenezko ariketa librea da, eta agerian uzten ditu indibidualtasun desberdinak eta horien ikuskera anitzak, denak ere baliozkoak direnak. Desberdintasun horiek dira taldea aberasten dutenak. Landa koadernoa eta argazki-kamera eskutan hartuta, gertuko ingurua aztertu zuten ikasleek, beren komunitatearen funtsa ulertzeko xedez. Gero, fotografiatutakoari eta ikusitakoari buruzko oharrak jaso zituzten, benetako zientzialariak balira bezala. Bakoitzaren ikuskerak taldeko ikuskerarekin bat egin zuen guztien ekarpenekin egin zuten inguruari buruzko mural handian. Gatazkak konpontzen joan ziren, autoestimuak sendotzen, eta taldea kohesionatzen: bete dugu helburua!
#IkustekoBesteModuBat#EgindakoariBalioaEmatea #ZerIzanDaitekeHau#Emozioa