Picasso eta gerra
Alemaniak Frantzia okupatu zuenean, Picassok Parisen jarraitzea erabaki zuen. Gestapok mehatxatuta egon arren eta baliabide gutxi izan arren, hirian gelditzea eta han lan egitea erabaki zuen. Material eskasia zela-eta, obrak ekoiztea, batez ere brontzetan, ekintza iraultzailea zen berez. Denbora horretan, Rue des Grands-Agustinseko estudioan bildu zituen bere aurreko eskulturak, eta han egin zituen bere ibilbideko lan nabarmenetako batzuk ere, orain areto honetan ikusgai ditugunak. 1941ean, Emakume-burua sortu zuen, Dora Maarren bustoa. Obra monumental horretan, nabarmenak dira Antzinaroari buruzko erreferentziak. Bi urte geroago Burezurra (Hildako baten burua) ondu zuen, hori ere areto honetan ikusgai. Lan horrek usteltzen ari den buru bat erakusten du, Picassok gerra garaian egin zituen beste obrak bezalaxe.