Nunc Stans
L’Hourloupe saileko lanetan, elkarri lotutako gelaxkak ikusten dira, eta askok lerro paraleloak dituzte, sarritan gorriak, urdinak eta zuriak. Hura izan zen Dubuffetek luzaroen landu zuen zikloa, 1962an hasi eta 1970eko hamarkadaren erdialdera arte, hain zuzen. Sail horretan buru-belarri zebilela, hauxe esan zuen artistak: “Ekoizpenaren fase homogeneo eta etengabe honetantxe hasten da benetako sorkuntza”. Harentzat, L’Hourloupe saileko lanen estiloaren aplikazio mugagabeak bat zetozen estilo horrek espazioan infinituki hedatzeko zuen gaitasunarekin eta, bereziki, “itsasoak [. . . ] bezalaxe, mugarik eta erdigunerik” gabeko konposizioak egiteko zuen ahalmenarekin. Horixe jartzen du agerian Nunc Stans lanaren neurriak. Artelanak, gainera, interpretazio metafisiko osagarri bat ere iradokitzen du. Latineko “nunc stans” esamoldea “beti oraina” adierazteko erabiltzen da filosofian, hau da, denboraren nozioaz kanpo, betikotasuna egon badagoela azaltzeko.