Natura hilak, barrualdeak eta figurak
Hogeita hamarreko hamarkadan inspirazio-iturri desberdinetatik edan zuen Braquek, eta, horrenbestez, aro honetako natura hilak gero eta dekoratiboagoak bilakatu ziren, formak, koloreak eta argia ezin hobeto integratuz. Konposizioetan arabesko landuak ageri dira eta forma organikoak estilizazio dekoratiboarekin konbinatzen dituzte. Barrualde bati lotutako saileko figurak, Emakumea paletarekin (1936) edo Bikotea(1937) obrak kasu, apaingarriz gainezka daude, eta silueta beltz eta despertsonalizatuak irudikatzen dituzte, pitxer greziarretako figura beltzak oinarri dituztenak. Poesiaren eta musikaren musak irudikatzen dituzte, Braqueren unibertso espirituala osatzen dutenak, eta aparteko sentsibilitatea adierazten dute.