NATURA

Bere ibilbidearen gailurrean Fontana nagusiki pintore gisa ezaguna bazen ere, 51 urte zituela erabili zuen mihisea lehen aldiz, eskulturarekin izan baitzuen lotura bere bizitza osoan zehar. 1950eko hamarkadan, Art Informel edo informalismo gisa ezaguna zen mugimenduak europar pinturaren oinarri estilistikoak finkatu zituen Bigarren Mundu Gerraren ostean. Fontanari ere gertukoa zitzaion joera hori; izan ere, haren sormen-prozesua, aldi berean erdipiktoriko eta erdieskultorikoa zena, igeltsuaren moldekatzearen antzekoa zen. 1950eko hamarkadaren amaieran, Natura deituriko kolorezko eskulturen sail bati ekin zion Albissola hirian zuen estudioan. “Ezereza, edo guztiaren hasiera” bezala deskribatu zituen artistak terrakotazko bola handi eta lakar horiek, zulo eta ebakiduraz estaliak.