AMA IRENSLEAK

“Gure bizitzan guztiok ezagutu ditugu ama ona eta ama txarra. Ama ona Nana lanen bidez irudikatu nuen; hemendik aurrera, horren antitesia, izan nahi ez dugun ama hori, landuko dut.”

Ama irenslea, aita harraparia

1970eko hamarkadan Saint Phalle bere lehen film luzea, Aitatxo (Daddy), egiteko lanean hasi zen. Peter Whitehead-ekin batera ekoitzi zuen film esperimental honetan argi eta garbi erakusten dira aitak bortxatutako intzestua eta sexuen arteko menderatze-harremanak. Aldi berean Saint Phallek eskultura-segida berri bati heldu zion, Ama irensleak direlakoak. Emakume helduak inguru eta egoera ezberdinetan irudikatu zituen. Eszenak osatuz irudikatu zituen emakumeok, hainbat elementurekin batera, are bigarren mailako pertsonaiekin ere. Irudikatze horiek jarraitzen duten gidoia groteskoa nahiz beldurgarria dirudi. Nanak landu ondorengo urteetan Saint Phallek Ama irensleak egin zituen. Saint Phallek hamar urte lehenago emakumeen rolen azterketa abiarazi zuen eta azken lan hauetako irudikatze gordinak horren muturreko ondorioa dira.