LEKU AGORREZINAK

203. ARETOA

Heidegger-ek Artea eta espazioa liburuan idatzi zuenez, “Ikasi egin beharko genuke onartzen gauzak berak direla lekuak eta ez direla leku bateko soilik”. Areto honetan ezinezko hiru leku daude. Cristina Iglesias-ek abegi ona eta babesleku intimoa eskaintzen dizkigu bere eskulturetan; alabastrozko eskultura da oraingoan, mineralik abegikorrena izan litekeenarekin egindakoa, alegia. Richard Long-en Bilboko zirkulua arbel-zatiz osatua dago, eta erritual-gune bat dakarkigu gogora, harrespila bat edo komunitate ikusezin bat ordezkatzen duen zirkulu bat akaso. Lee Ufan-entzat, berriz, gogoaren, gorputzaren eta munduaren bibrazioak trazu forman jasotzen dituen eszena da mihisea.