PINTURA HAUTSIAK

Georg Baselitzek 1966an margotu zituen lehen Pintura hautsiak, Heroien gaiaren jarraipen gisa. Sail berriago horretan, artistak mihisea bizpahiru zerrenda horizontaletan banatzen zuen, eta gorputz-atal bereiziak margotzen zituen. Elkarrekiko lotura badute ere, atalak ez dira irudi kohesionatu bat egiteko batzen. Baselitzek hau esan du gai honi buruz:

Modu inkontziente, grinatsu eta erabat emozionalean sortu nuen zerbait moldatu edo ordenatzen saiatu naiz. Oraindik ere horretan nabil. Nire ustez, pertsonarik ordenatuenak kontularitza daramatenak dira. Batuketak egin, lerroa marraztuz, zenbakiak goiko aldean idatzi eta emaitza beheko aldean islatzen dute. Ordenatua izatea zoragarria dela uste dut. Izaera hori nire margolanetara ekartzen saiatu naiz. Hori bai, posible da mihise handi batean lan egitea, nahi izanez gero, eta goiko aldetik hastea edo behetik, hori bada nahi duguna. Normalean, goitik hasten da bat, gero geldiune bat dago, eta berriz hasten zara. Goiko aldea memorian geratzen da, baina norberak ez daki zehatz-mehatz non geratu den, baina badaki nondik hasi berriz. Beraz geroratu egin da; eta hori guztia, berariaz eginda.